Kalamuaren erabilera aintzinekoa da, bai papera, sokak edo ehunak
egiteko, bai elikagai gisa, bai sendatzeko edo, besterik gabe,
horditzeko asmoarekin. Gaurregun, ordea, kalamuaren erabilera ludiko eta
mediko hura galerazita dago legez. Haxix eta marihuanaren salmenta
kartzelaz zigortzen da eta, horren ondorioz, kalamu kontsumitzaileak,
errepresio zuzenaz gain, prezio altuak eta adulterazio arriskutsuak
jasan behar ditu.
Horri aurre egiteko modu ia bakarra
norberarentzat landatzea da. Kontsumorako landatzeak ez dakar arrisku
legal handiegirik -neurri baten barruan, noskieta osasuna babesteko bide
zuzen eta -ez ahaztumerkea da. Kalamudiak Kataluniako ARSEC elkarteak
asmo horrekin gaztelaniaz argitaratutako liburua itzuli eta moldatu du.
Euskal Herrian dagoen cannabis kontsumitzaile kopuru handia kontutan
hartuta, honelako baliabideak euskaraz ere izatea funtsezkoa iruditzen
zitzaigun. Liburuak, landarearen historia eta biologia aztertu ondoren,
etxe barruko eta kanpoko landaketarako gida osoa eskaintzen du: Lurra,
ongarriak, ura, izurriteak inausketa eta abar. Landaketa metodo
ezberdinen ondoren, sukaldaritza liburua ere badakar, kalamua era bat
baino dehiagotan dastatzeko.
Ref. 6785
Autor@s: Kalamudia ARSEC
Idioma: Euskera
Editorial: Gakoa (Donostia)
1999
15x21 cm.
228 páginas. Cubiertas en rústica. Como nuevo.

No hay comentarios:
Publicar un comentario